top of page
IMG_7018.JPEG
IMG_7027.JPEG
IMG_7033.JPEG

Nere erreka

Nere Errekaren helburu nagusia pertsonari galdutako armonia berreskuratzen laguntzea da, Marta Kaperotxipi Urain bidelagun izango duelarik. 

Nere Errekan banakako saioak jaso ahal dira, zeintzutan diagnosi sakona egin ondoren, pertsonaren beharretara egokitzen diren erramintak erabiltzen diren, esaterako, moxibustioa, bentosak, akupuntura, guasha, edota masajea.

 

Taldeko saioetan Txi Kung-a praktikatu ahal da, meditazioa, erlajazioa eta estresaren kudeaketa, Shufa edo Kaligrafia Txinatarra, edota Gong Fu Cha edo Te Zeremonia Txinatarra.

 

EmeQi igerian, igeriketa geldoa bezain konszientea.

 

Aholkularitza, bai ongizatearen ingurukoa, baita hizkuntzari buruzkoa ere. 

PRODUCTO

Spanish Branch of Wudang Taoist Alchemy /Wudang-go Alkimia Taoistaren Espainiar Adarra

Wang Ju-Yi Doctor's Applied Channel Theory / Wang Ju-Yi Doktorearen Kanalen Teoria Aplikatua

Accupuncture Practitioner by Yunnan University / Yunnan-go Unibertsitatean Akupuntura Praktikantea

Experto Profesional en Ejercicio para el bienestar por la Facultad de Medicina y Ciencias de la Salud de la UEX / UEXeko Medikuntza eta Ongizateko Zientzien Fakultatean Ongizaterako Ariketan Aditu Profesionala

EHUko Letren Fakultatean Ingles Filologian Lizentziatua / Licenciada en Filología Inglesa en la Facultad de Letras de la UPV

UBICACIÓN

Nere Erreka etxez etxeko zerbitzu bezala sortu zen 2022an, nik neuk prozesu sakon bat igaro ondoren. 3 urtez Bizkaian, Araban zein Gipuzkoan lanean aritu ondoren, 2025ean Zarautzen zabaldu genuen bulegoa!                                                                                                                                      Orokorrean Gipuzkoa Kaleko bulegoan egin ohi dugu lan, baina ikastetxeetara ere joan ohi gara nerabeekin estresa eta emozioak kudeatzen ikasteko ikastaroak burutzera.

EQUIPO

Nere Errekan adin guztietako pertsonentzako lekua dago, hasi txikienetatik, nerabeentzat, helduentzat zein nagusienentzat, danak izango dira ondo artatuak!

Nere Errekaren oinarriak errespetua, askatasuna, aniztasuna, inklusioa, zein hizkuntzak dira, Euskarak zein Keinu Hizkuntzak leku berezia izango dutelarik!

Komunidade Gorrarentzat zein LGBTIQA+ komunidadearentzat espazio anitza, zabala zein segurua da. 

Ongi etorri Nere Errekara!

Ongi etorri zure barnera!

Ongi etorri armoniaren bidera

SUS REDES SOCIALES

605747276

843640758

bottom of page