GOZATU ZARAUTZ ETA GURE DENDAK!
Urrezko Astea

URREZKO ASTEA – OINARRIAK
1 - 2025eko maiatzaren 19tik 25era bitartean, Orioko, Zumaiako eta Zarauzko saltokietan erosketak egitean, establezimenduak txartel bat urratzeko aukera eskaini ahal izango du.
2 - Txartel-kopurua mugatuta dago saltoki bakoitzean; beraz, kanpaina 25ean amaitzen bada ere, baliteke lehenago bukatzea establezimendu batzuetan.
3 - Saria 5 eta 50 euroko deskontuak dira
4 - Saria ezin da diruarekin trukatu
5 - Deskontua ONDORENGO EROSKETA batean soilik gozatu ahal izango da, kanpainari atxikita dagoen edozein saltokitan (saria irabazi duen udalerri berekoa).
6 - Saridun bakoitzak saltoki bakar batean trukatu ahal izango du bere saria, deskontua ez baita zatigarria
7 - Deskontua 2025eko ekainaren 30era arte trukatu ahal izango da
8 - Guztira 4.000 euroko sariak daude
9. – Sarituak izan EZ diren txartelek sari bakarraren zozketan parte hartu ahal izango dute. Saria “pack” bat da eta ezin da diruarekin trukatu. Pack-etako jarduera bakoitzak balio maximoa du eta irabazleak “pack”-aren jardueraren batean egindako gastuaren zenbatekoak sariaren balioa gainditzen badu, kostu gehigarria irabazleak hartuko du bere gain. EZ da derrigorrezkoa izango “pack”eko jarduera guztiak egun berean gozatzea, 2025eko abenduaren 15ean iraungiko da, eta irabazleak enpresekin kudeatu beharko ditu jarduera horiek egin nahi dituen eta egin ditzakeen eguna eta ordua.
10 – Zozketa horren irabazleak bi lagunentzako 3 sorta hauetako baten artean aukeratu beharko du:
Pack 1 - Orio:
* Gaua gosariarekin Mirotza Rooms & Apartaments-en
* Bazkaria edo afaria Xixario Erretegian
* Oria ibaiaren jaitsiera kayak, padel edo traineruan Begi Bistan taldearekin
Pack 2 - Zumaia:
* Gaua gosariarekin + talasoterapia zirkuitua Talasoterapia Zelain
* Bazkaria edo afaria: Gertu elkarteko edozein jatetxetan
* Aukeran: ordubete uretako motoan edo 3 ordu (2 egun) surfean irakasle partikularrarekin
Pack 3 - Zarautz:
* Gaua gosariarekin Argiñano hotelean
* Bazkaria edo afaria: Menua Dastatzea Kirkilla jatetxean
* Aukeran: 10 eguneko bonoa rokodromoan edo 3 ordukoa (2 egun) surfean irakaslearekin edo 10 lagunentzako Txakolindegi Bisita.
11 - Sarituei argazkiak atera ahal izango zaizkie Interneten eta prentsan argitaratzeko, eta argazki horiek ondorengo kanpainetarako erabili ahal izango dira.
12 - Zozketan parte hartzen dutenek oinarri hauek onartuko dituzte.
13 - Edozein zerga-betebehar sariaren irabazlearen kontura izango da.
14 - Arkupe, Gertu eta Murkileko batzarrek oinarriak gauzatzean sor daitezkeen zalantzak interpretatzeko eta argitzeko eskumena izango dute.
