Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Murkilgo albisteak
Itzuli ALBISTEETARA
Merkataritzaren Astea

1 - 2023ko azaroaren 13tik 19ra bitartean, Murkil saltokietan leialtze-txartelarekin ordaindutako erosketek Modelo Aretoan ekitaldietarako sarrerak (antzerkia, kontzertuak, zinema...) ausaz eskuratu ahal izango dituzte .

2 - Sarreren kasuan, ekitaldia, eguna eta sarrera kopurua agertuko dira tiket bidez. Irabazleek saritutako tiketa eraman beharko dute bertara sartu ahal izateko. Zinema-saiora joaterakoan aretoa beteta badago, ezin izango dira sartu eta beste egun batean joan beharko dute, gainerako ekitaldietan sarrera ziurtatuta dute. Zinemarako sarrerak 2023ko abenduan hartu ahal izango dira

3 - Ostiralean, hilaren 17an, erosketa bat egiten duten bezeroek (eskudirutan, txartelarekin... ordaintzen dutenek) txartel bat bete eta 6 tarta eta 6 dastatze-menuren zozketan parte hartu ahal izango dute.

4 - Tartak 8 pertsonentzat izango dira, eta saria trukatuko da adierazten zaion gozotegian, eta berarekin hitz egin beharko dute biltzeko eguna zehazteko. Bilketara saritutako tiketa eraman beharko dute. Saria jasotzeko azken eguna 2023ko abenduaren 20a izango da.

5 - Dastatzeko menuak 2 lagunentzat izango dira eta irabazleek jatetxekoekin hitz egin beharko dute eguna eta ordua zehazteko. Bilketara saritutako tiketa eraman beharko dute. Saria jasotzeko azken eguna 2023ko abenduaren 20a izango da.

6.- Sariak ezin dira diruarekin edo beste sari batekin trukatu.

7 - Sarituak saria nahi ez badu edo ezin badu gozatu, nahi duenari oparitu ahal izango dio.

8 - Sarituei argazkiak atera ahal izango zaizkie Interneten eta prentsan argitaratzeko, eta argazki horiek ondorengo kanpainetarako erabili ahal izango dira.

9 - Kanpainan parte hartzen dutenek oinarri hauek onartuko dituzte.

10 - Murkilgo Batzarrak oinarriak gauzatzean sor daitezkeen zalantzak interpretatzeko eta ebazteko prerrogatiba izango du.


Gainera, ostiralean, hilak 17, bezeroek sorpresa txiki bat aurkitu ahal izango dute dendetan....


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina