Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Murkilgo albisteak
Itzuli ALBISTEETARA
MURKIL TXARTEL BIDEZKO DESKONTU SISTEMA

Elkartearen funtzionamendua aldaketa sakon bat suposatuko duen notizia bat iragarri nahi dizuegu. Dakizuen moduan, Murkilek fideltasun txartel bat du, Murkil Txartela bezala ezagutzen dena, eta Zarauztar askoren eskuetara iritsi dena dagoeneko. Datuek argi erakusten dute erabilera hau, izan ere, gaur egun ia 3000 erabiltzaile ditu Elkarteko txartelak.


Murkileko bezero fidelenek ongi jakingo duten bezala, orain arte txartelak puntuak pilatzen zituen eta, ondoren, erosketa bonoengatik trukatu zitezkeen puntu hauek. Ekainetik aurrera, sistema aldatu egingo da erabat.


Aldaketa honen eragileetako bat Rural Kutxa izan da. Banku entitateak, azpiegitura informatiko bat garatu du bezeroak fidelizatzeko bide berritzaile bat eskainiz. Eroski, Carrefour eta antzeko formatu komertzialak erabiltzen ari diren fideltasun sistemaren garapena da, pauso bat aurrerago doana.


Murkilek, aukera hau aprobetxatu nahi izan du bere bezero fidelenei abantailak eskaintzeko, eta modu honetan, elkarteko 75 denda inguruk deskontu bidezko fideltasun sistema berri bat jarri dute martxan.


Sistema honen bidez, bezero batek Murkil Txartelarekin denda batean erosketa bat egitean, deskontu zehatz bat gordetzen zaio denda berean Murkil Txartelarekin egiten duen hurrengo erosketarako. Erosketa ticketa gorde beharrik gabe, txartelean bertan erregistratuta gelditzen da jasotako deskontua. Denda batean lortutako deskontuak ez du balio beste dendetarako, horrela, bezero batek hainbat dendetako deskontuak izan ditzake gordeta aldi beran.


Datafonoak zuzenean identifikatzen du establezimendu bakoitzean dagokion deskontua eta hauek, 2016 urte amaieran iraungiko dira. Modu honetan, bezeroa ez bada dendara itzultzen data hau baino lehen, deskontu aukera galduko du.


Denda ezberdin ugarik hartuko dutenez parte eta guztiek ezin dutenez deskontu bera egin, aplikaturiko ehunekoa sektoreak duen errotazio eta marjinaren arabera egokitu da. Sektore bereko dendek portzentaje berdina dute, elkarren arteko lehia ekidinez. Horrela, honako multzoak banatu dira:

    • Arropa dendak  --- %5

    • Dekorazioa eta irudia  --- %5

    • Elikadura-Osasuna, Edergintza eta Informatika (Hiru azpimultzotan banatu duguna):

        • Elikadura-Osasuna --- %2

        • Edergintza --- %5

        • Informatika --- %1

    • Kirola, Oinetakoak eta bestelakoak --- %5

Denda parte hartzaileak eta bakoitzak egingo duen deskontua identifikatzeko, horrelako pegatinak itsatsiko dira erakusleihoetan.



Beraz, txartelaren ohiko erabiltzaileak saritzen dituen sistema da, Zarauztarrak erosketak herrian bertan egitera animatu nahi dituena.



Aipatu beharra dago, fideltasun sistema hau bateragarria dela Elkarteak egiten dituen gainontzeko dinamizazio kanpainekin, baita ere txartelarekin egin ohi diren “doako erosketak”, deskontu asteak, afari zozketak eta gainontzekoekin ere.


Aldi berean, aldaketa honek dakartzan ondorioak azaldu nahi genituzke. Maiatzaren amaieratik jada punturik pilatzen ez den arren, orain arte puntuak pilatuta dituzten bezeroek aukera izango dute erosketa bonoak lortzeko. Uztailaren amaiera arte Rural Kutxan puntuak bonoengatik aldatu ahal izango dira. Gainera aipatu, bono hauek dendetan gastatzeko aukera irailaren amaiera arte luzatuko dela.

Deskontu bidezko fideltasun sistema berri honen aurkezpen prentsaurrekoa ikusgai duzue Erlo Telebistaren web orrialdean.


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943830990 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina