Inauteriak 2023 - Mozorrotu eta irabazi txekeak
MURKILek Inauteriak ospatzeko kanpaina berri bat jarri du martxan.
Kanpainaren oinarriak:
1 - Datak: 2023ko otsailaren 16tik 21era.
2 - Kanpainan parte hartzen duen saltoki batean mozorrotuta sartzea (kartel bat izango du)
3 - Saltoki horretan argazkia ateratzea, sare sozialetara igotzea (facebook edo instagram), merkatarien elkartea eta merkataritza etiketatzea (aipatu, merkataritzak sare sozialik ez badu)
4 - Argazkia igotzen duena izango da parte-hartzailea, ez argazkian agertzen d(ir)en pertsona(k), 7. puntuaren kasuan izan ezik
5 - Argazkia igotzen duen pertsonaren eta bertan agertzen diren pertsonen arteko edozein gatazka haien artean konpondu beharko da.
6 - Argazki bera pertsona batek baino gehiagok partekatzen badute, pertsona horiek guztiek banaka parte hartuko dute zozketan
7 -Pertsona batek sare sozialik ez badu, parte hartu ahal izango du saltokiak edo Murkilek (pertsonak edo saltokiak eskatuta) pertsona horren argazki bat igotzen badute.
8 - Parte-hartzaileen artean 300 €, 250 €, 200 €eta 150 €-ko erosketa-txartelak zozketatuko dira.
9 - Erosketa-txartelak 10 € edo 20 €ko txekeak izango dira eta kanpainan parte hartzen duten saltokietan trukatuko dira. Trukea 2023ko martxoaren 31 baino lehen egin beharko da.
10 - Adingabeek kanpainan parte hartu ahal izango dute, baina gurasoek jasoko dute saria.
11 - Kanpainaren datetatik kanpo igotako argazkiak ez dira kontuan hartuko
12 - Irabazleen izenak jakinarazi ahal izango dira, eta Elkarteak edota komunikabideek argazkiak atera eta filmatu ahal izango dituzte saria jasotzean.
13 - Murkilgo Batzarrak oinarriak gauzatzean sor daitezkeen zalantzak interpretatzeko eta ebazteko prerrogatiba izango du.