Ikastaroa: merkataritza elektronikoa eta on-line posizionamendua
Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko enpresentzako prestakuntza programa bat antolatu du, maiatza, ekaina eta uztailerako. Orain arte hiru ikastaro egin dira (hirugarrena martxan dago). Zikloa amaitzeko, honako mintegi hau egingo da
MERKATARITZA ELEKTRONIKOA ETA ON-LINE POSIZIONAMENDUA
Jardunaldi honetan, Internetek enpresa txiki eta ertainei euren produktuak erakutsi eta saltzeko eskaintzen dizkien aukerak azalduko dira
Gaur egun bizi dugun krisialdi ekonomikoak, salmentarako bide tradizionalen geldialdia bultzatu du. Honen aurrean, Merkataritza Elektronikoakzure produktu eta zerbitzuei, modu erraz eta merkean, irteera emateko aukera eskaintzen dizu; eta baita zure produktu/zerbitzuak ezagutarazi eta enpresaren bezero potentzialen multzoa handiagotzeko aukera ere
Mintegi honi esker, IKTak erabiliz, salmentarako erreminta eta metodo berrienak ezagutuko dituzu. Bestalde, "Interneteko posizionamendua edota On-line posizionamendua" lantzen ikasiko duzu. Teknika sinpleen bitartez, zure enpresa Interneten egoteak eta kontsumitzaile potentzial multzo handi batek ikusteak dituen abantailak ezagutuko dituzu
NON ETA NOIZ
Mintegia datorren uztailaren 21ean ospatuko da, 11:30etik 14:30era, Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)
Ikastaroaren praktikotasuna dela eta, parte hartu dezaketen enpresa kopurua mugatua izango da
Ekimen hau, PO FSE 2007-2013 VALORA egitasmoaren baitan eskaintzen da eta Europako Gizarte Fondoak %50 finantzatzen du. Ikastaroa guztiz doakoa da Urola Kostako enpresentzat
Prestakuntza ziklo honetan parte hartu nahi baduzu bidal iezaguzu e-posta bat zure izen-abizenak eta enpresaren izena adieraziz, edota deitu iezaguzu 943 89 08 08 telefonora