Euskadiko Informazioaren Gizarteari buruzko biztanleriari inkestaren azken emaitzen arabera, 2010. urtekoak, Gipuzkoako 15 urte baino gehiagoko Internet erabiltzaileen %30ak azken hiru hilabeteetan produktu edo zerbitzuren bat erosi edo kontratatu du Internet bidez.
Gipuzkoako Internet erabiltzaileek gehien erosten dituzten produktu edo zerbitzuak dira: kirol-material eta arropa (erosi dutenen %28a), bidaiak eta oporretarako ostatua (%24a), etxerako produktuak (%21) eta kultura edo kirol emanaldietarako sarrerak (%19a).
Gipuzkoan on-lineko erosketak egiten dituzten pertsonek nahiago duten ordainketa moduari dagokionez, kreditu txartel bidezko ordainketa nabarmentzen da (%71). Errenboltsozko ordainketa (%16) eta transferentzia bidezko ordainketak (%13), bigarren eta hirugarren postuan kokatzen dira.
Informazio Gehiago