Eusko Jaurlaritzak merkataritzako saltokiak modernizatzeko laguntzak atera ditu
A) Merkataritza-jarduera garatzeko beharrezkoak diren altzariak, ekipamenduak, lokala eta kanpoko nahiz barruko elementuak (merkataritza-errotuluak barne) eraberritzeko eta eguneratzeko inbertsioak.
Diruz lagunduak izateko proiektuetako inbertsioa gutxienez 2.000 euro enpresako izatea
B) Balantza elektronikoak, Informatika-ekipoak, aplikazioak eta hauen osagarriak, beti ere merkataritza-prozesuen barruan integraturik badaude edo enpresa-kudeaketarako badira.
Bi motetan:
Ezein kasutan ez du diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoak 12.000 euro gaindituko saltoki eta urte bakoitzeko.
Epea: Irailaren 16ean amaituko da, betiere aldez aurretik horretarako kreditua agortu ez bada
Agiri beharrezkoa:
a) Eskaera beteta
b) Agiri hauen fotokopia: pertsona eskatzailearen ordezkaritza ahalmenarena, eratze eskriturarena eta geroztik eskriturak izandako aldaketena; orobat, dagozkion erregistroetan sartuta dagoela egiaztatzeko agirienak ere bai.
c) Pertsona juridikoaren identifikazio fiskaleko txartela edo eskatzailearen nortasun-agiriaren fotokopia.
d) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan izandako altak eta bajak egiaztatzeko agiria (Gipuzkoako Ogasunan eskatzea)
e) Ogasunekin zorrik ez edukitzeko agiria (Gipuzkoako Ogasunan eskatzea)
f) Hirugarrenaren alta-agiria.(hiruz aldiz bete behar da Bankuan, atxikita doa)
g) Hala badagokio, Merkatarien Elkarteko kide dela egiaztatzen duen ziurtagiria.
h) Hala badagokio, enpresak lortutako kalitate-edo bikaintasun-ziurtagirien kopiak.
i) Eskabidearen xede den inbertsio-proiektuan sartutako aktiboen behin betiko fakturak (originalak edo/eta hauen fotokopia konpultsatuak)
j) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria
Informazio Gehiago Merkataritza Bultzatzeko Bulegoan: gatc@zarautz.org edota 943 83 09 90
102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org
BIT&MINAk egina