Stock Azoka 2016
Beste urte batez, badator Stock Azoka Zarauzko Malekoira.
Abuztuaren 25etik 28ra MURKILek Stocken azoka antolatu du Zarauzko Malekoian, Galtxagorritik umeen jolas parkera.
Ordutegia 11:00etatik 21:00era izango da modu jarraian.
Aukera bikainak aurkitu ahal izango dira modan, osagarrietan, oinetakoetan, etxerako zuntzetan, jostailuak...
Parte hartuko duten dendak honakoak dira: Vulcano, Noah´s Secret,JM Jostailuak, Leonce, Goiatz, Jazki, Faylinn, Garmen, Pedrosa, Bongo´s, Dina, Tetuan, Maiur eta Milako
Aprobetxatu aukera bikain hau!!