Murkil Txartelarekin 1.000 ko Erosketa Bono baten Zozketa
Apirilaren 1etik 30era Visa Murkil Txartelarekin eginiko erosketak 1.000€ko erosketa bono baten zozketan sartuko dira. .
Hilero bi pertsonentzako afari bat zozkatzen dugula gogorarazten dizuegu eta gainera, Txartel hori dohainik dela, ordainketak 3 hilabetera egiteko aukera ematen duela, Visa denez mundu osoan ordaintzeko balio duela eta urte osoan trukatzeko puntuak metatzen dituela gogorarazten dizuegu.
OINARRIAK
1 – Kanpaina 2014ko apirilaren 1etik 30era izango da
2 – 1.000€ko erosketa bono bat zozkatuko da
3 – Maiatzaren hasieran Rural Kutxak zozketa egingo du Visa Murkil Txartelarekin eginiko erosketa guztien artean
4 – Sari hau ezin daiteke diruagatik trukatu
5 – Sariadunak astebete izango du erosketa bonoa ematen zaionetik saria gastatzeko eta gutxienez 5 Murkil dendetan egin beharko du
6 – Saridunari erosketa bonoarekin batera argazkia aterako zaio eta irudi hau prentsan eta interneten argitaratzeko eta etorkizuneko kanpainak iragartzeko erabili ahal izango da
7 - Zozketa honetan parte hartzeak bere oinarri guztiak onartzea suposatzen du
8 – Murkileko batzordeak oinarrien gauzatzean sor daitezkeen zalantzak interpretatzeko eskubidea edukiko du