Zarauzko udalak dirulaguntzak ematen ditu establezimenduetako errotulazioak edota irudi korporatiboa (erakusleihoetako errotulazioa, ibilgailuetako errotulazioa, poltsak, biltzeko papera, karta-azalak, orri idazpurudunak, bisita-txartelak eta taloitegiak) soilik euskeraz jartzeagatik.
Dirulaguntza kostuaren %50ekoa izango da, errotulazio bakoitzeko 350 €-ko gehienezkoa eta antzeko kantitatea irudi korporatibo bakoitzeko.
Web orrientzako laguntzak ere badaude, laguntzaren zenbatekoa %20tik %50era delarik eta gehienezko laguntza 180 €-tatik 450 €-ra, web-ean euskeraren erabileraren garrantziaren arabera.
3 laguntza hauek abuztuaren 17a baino lehen eska daitezke.
2011-2012 ikasturtean euskerazko kurtsoen asistentziarako laguntzak ere badaude, laguntza %50etik %100era joan daiteke eta gehienez 400 €-takoa, eskatzailearen lan egoera eta kurtso motaren arabera. Kasu honetan, eskaera abuztuaren 20a baino lehen egin behar da.
Laguntzen eskaera orriak Zarauzko Udalean daude (Kale Nagusia 29)
Informazio gehiago: Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean
102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org
BIT&MINAk egina