Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO

MURKIL, Zarauzko Dendarien Elkartea, 1982an sortu zen.

Ordutik, MURKILek merkataritza bultzatu eta sustatzeko hainbat jarduera egiten ditu bere helburu nagusia betetzeko, hots, Zarauzko dendetako bezeroek merezi duten tratua jasotzea, alegia, gertuko eta hobetu ezineko tratua.
 
MURKILi buruz hitz egitean bi gauza desberdindu behar ditugu: batetik,  zuzenean bezeroei begira gauzatzen dituen ekintzak eta bestetik, elkartekideei begira egindakoak. 
 
Bezeroei zuzendutakoen artean, VISA MURKIL leialtasun txartela (zozketak, deskontuak, eperako ordainketak...), MERKATARITZAREN ASTEA, DESFILEa, STOCK AZOKA eta GABONETAKO KANPAINA   (zozketak, Gabonetako argiak...) nabarmentzen dira.

Elkartekide diren dendei begira berriz, merkataritza profesionalizatu eta lehiakorragoa lortzeko prestakuntza ematea, beste enpresa batzuekin hitzarmenak eginda hobekuntzak lortzea eta  beraien sektorean eragin diezaieketen lege, laguntza eta abarri buruzko informazioa ematea azpimarra ditzakegu. Aipagarria da, halaber, merkatarien interesak defendatzearen eta horien ordezkari gisa jardutearen garrantzia.

Arrazoi horiek guztiak direla medio, ezinbestekotzat jotzen dugu dendak animatu eta MURKIL elkarteko kide egitea, guztiontzat izango baita onuragarria; bezeroentzat, Zarautzentzat, Zarauzko merkataritzarentzat eta, bereziki, elkartekidearentzat.

Web orri honetaz gain Facebook eta Twitter-en ere aurki gaitzakezue.
 
Era berean, gaur egun MURKILek MERKATARITZA BULTZATZEKO BULEGOA du, Eusko Jaurlaritzak izendatua. Bere eginkizuna Zarauzko dendei, MURKILi eta era batera edo bestera merkataritzarekin lotuta dauden gainerako erakundeei laguntza eta aholkularitza ematea da. Zarauzko MDB Zarautz Lur dago eta telefonoz (943 00 51 29) edo posta elektronikoz (gatc@zarautz.org) jar daiteke berarekin harremanetan.

102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina